Behatzaile taldean 5 partaide gara;
Oihane Mellado, 20 urte. Gizarte zientzietako batxilergoa egin eta gero, Lanbide Heziketako Haur Hezkuntzako Goi Mailako zikloa ikasi nuen. Talde elkarreragiletan boluntario izan nintzen Aranbizkarra Ikastolan eta praktikak egin nituen Zaramaga Haur eskolan eta Happy Child asili nido e scuole dell'infanzia Milanen. Orain dela 4 urte hasi nintzen aisialdi talde batean boluntario moduan begirale lana egiten, 8-16 urte bitarteko haurrekin.
Arrate Odriozola, 23 urte. Arreta Soziosanitarioko Erdi Mailako modulua egin nuen, ondoren, sarbide froga atera nuen eta Haur Hezkuntzako Goi Mailako zikloa egin nuen. Lehenengo modulutik erasmusa Finlandian egin nuen, Ylivieskan eta lehengo urtean, Goi Mailako ziklotik erasmusa Florentzian egin nuen, Scuola Materna Kindergarten-en.
Garbiñe Lopez de Munain, 23 urte. Francisco de Vitorian ikasi nuen Haur Hezkuntzako Goi Mailako Zikloa. Boluntario izan nintzen Arabizkarra Ikastolan talde elkarreragileetan, eta Gasteizko P.I. Barrutia ikastolan egin nituen praktikak. Orain dela 7 urte hasi nintzen saskibaloiko entrenatzaile bezala, beti ere haurrekin.
Amaia Ruiz de Mendoza, 21 urte. Haur Hezkuntzako Goi Mailako Zikloa gauzatu nuen Gasteizen, praktikak Gasteizko Samaniego ikastolan egin nituen, hainbat gela ezberdinetan zehazki, 2 3 eta 4 urteko geletan. Orain dela hiru urte lanean hasi nintzen begirale moduan, eta astebururo lan egiten dut enpresa txiki batean.
Nerea Larrañaga, 20 urte. Haur Hezkuntzako Goi Mailako Zikloa egin nuen Bergaran, praktikak berriz Eibarko La Salle ikastolan egin nitun 2 urteko gelan. Hiru urtez saskibaloiko entrenatzaile eta jokalaria izan naiz. Honez gain bi urte daramatzat Aspanogi elkarteko boluntarioa izaten.
Nerea Larrañaga, 20 urte. Haur Hezkuntzako Goi Mailako Zikloa egin nuen Bergaran, praktikak berriz Eibarko La Salle ikastolan egin nitun 2 urteko gelan. Hiru urtez saskibaloiko entrenatzaile eta jokalaria izan naiz. Honez gain bi urte daramatzat Aspanogi elkarteko boluntarioa izaten.