Behatzaile moduan,hainbat informazio pribilegiatu ikusteko aukera izan dugu. Aipatutako informazioa, zehazki, lau hilabete honen hasieran ikasle guztiok idatzitakoa da.
Honen ondorioz sarrera berezi batzuk egitea aukeratu dugu, informazioa hau zuekin elkarbanatzeko eta guztion artean, ondorioak ateratzeko.
Hau hainbat sarrera berezien lehenengoa izango da.
Alaitzek duela hainbat denbora, dinamika berezi bat planteatu zuen, bi galdera bota zizkigun, guk, era indibidualean erantzuteko.
Lehenengoa honako hau izan zen;
"Hemen eta orain ikaskuntza egoera errazteko .............................. gehitu edo kenduko nuke."
Galdera honen erantzunak ugariak izan dira. Hala ere hainbat multzotan banatu edo ezberdindu ditzakegu.
1) Kanpoko faktoreetan zentratzen ziren; hala nola, ikaske eta irakasle kopurua kontuan hartzen zuten, honen murrizketa (ikasleen arloan) eta irakasleen arloan hauen kopurua gehitzea eskatzen zuten. Hau da, oraingo ikaskuntza egoeraren hobekuntzak eskatzen zituzten.
2) Metodologia kontuan hartzen zuten; lehenengo multzoarekin alderatuta, hauek klaseko egoera hobetzeko aukera ezberdinak pentsatu zituzten, hau da, klasearen egoeran zentratu ziren.
Hainbat porposamen ezberdin zituzten;
- Baliabide ezberdinak erabiltzea.
- Materiala kopurua handitzea.
- Dinamika edo praktika gehiago egitea.
3) Hirugarren taldeko parte hartzaileek aldiz kurrikulumean zentratzen ziren, honen bartzean sartzen den informazio kopurua murrizteko eskatzen zuten.
4) Azken aurreko taldeak, nahi berezi bat nahi zuten, modu batean lehenengo taldekoekin elkartu al dira, ikasle kopuruaren arazoari irtenbide bat eman zuten, zehazki, 90 lagun elkarzten dituen talde handi hau, talde txikietan banatzea.
5) Bostgarren taldeak, ikasleen jarrera kontuan hartzen zuten. Guztiok dakigunez, talde handi bat izateak ondorioak ditu, horien artean zurrumurruak sortzea.
Hau ekiditeko ikasle guztion kolaborazioa eta errespetua eskatzen zuten.
Galdera honi erantzuna emateko, gure arazotan eta lehentasunetan finkatu behar izan ginen, hau, ariketa zaila dela iruditzen zaigu. Hausnarketa sakona egiteak suposatzen du, hainbat arlo ezberdin kontuan hartu behar direlako.
Gure hausnarketa:
Honek, hausnarketa pertsonal bat egitera eraman gaitu. Berdinak izango lirateke galdera honen erantzunak orain, kurtso bukaeran?
Denbora ugari pasa da, eta honekin bizipen eta gertaera ezberdinak. Hauek hausnartzeko eta gauzak birplanteatzeko aukera eman digutenak.