lunes, 21 de mayo de 2018

Agurra

Kaixo guztioi!


Hau blogeko azken sarrera izango da, eta ondorioz, prozesu osoaren bukaera.
Blogga behar bezala bukatzeko, gure ibilbidearen “tour” berezi bat egitea pentsatu dugu.


Hasteko, aipatu behar dugu, gure behatzaile ibilbidean hainbat gorabehera izan ditugula, hala nola,bloga osotasunean nola egitea. Horretaz gain, guretzat berria izan da egin behar izan dugun postuhau, inoiz ez baitugu egin maila honetan. Hasiera batean ideia planteatu zitzaigunean ideia ona iruditu arren, bertan, paperean jartzeko ordua iritsi zenean, pixka bat galduta sentitu ginen, ez baikenekien ondo zer egin behar genuen.


Hasiera batean, beste klasekideak bezala, gelan egiten genituen gauzen sarrerak igotzen genituen, baina hori ez zela horrela ikusi genuen, guk horretaz gain gauza gehiago egin behar genituela, gure papera behatzea baitzen eta horri buruz gehiago hitz egin behar baikenuen. Irakaslearekin hitz egin ondoren, behin eta berriro, berak, behatzeari buruzko artikulu ezberdin batzuk partekatu zizkigun eta bertatik ideiak hartzen joan ginen.


Artikulu horiei buruz ere hitz egin dugu blogean, artikuluak irakurri eta bertan agertzen denaren laburpenen sarrerak egin ditugu. Horretaz gain, klasean ere hainbat aurkezpen egin ditugu, azkena konkretuki gure lanari buruzkoa izan zen, eta bertan, guk klasea nola ikusi genuen eta nola sentitu ginen kontatu genien klasekideei. Aurkezpen honen aurretik beste bat egin genuen aurreko egunean, eta aurkezpen hori, berak emandako artikulu horietako bati buruzkoa zen, konkretuki nola behatu haurrak izenburuko liburu bat zen.


Gure blogean horrelako sarrerak agertzeaz gain, gure klasekide hainbatek egindako aurkezpenak ere ageri dira, talde txikietan gai ezberdinei buruzkoak egin baitituzte eta ondoren, guri, klasekide guztioi aurkezpena egin baitigute. Aurkezpen horiek ondoren behatzaileak gure blogean jarri dugu klasekide guztiak eskuragarri izan zezaten.

Honekin erlazionatuta, kurtso hasieran egin ziguten galdera bat proposatu nahi dugu.

Zer da zuentzat didaktika?

Gaur egun galdera honi erantzuteko gai gara?

Pixka bat hasierara bueltatzen bagara, hainbat izan dira aipatu edo erreferentziatu ditugun gai garrantzitsuak. Hala nola, curriculuma, unitate didaktikoa, heziberri 2020 etabar.


Bukatzeko eskerrak eman nahi dizkizuegu, batetik behatzaile izateko aukera izan dugulako eta honekin prozesu hau modu ezberdin batean bizi (nahiz eta gorabeherak izan) eta bestetik, gauza ezberdinak ikasi eta aztertu ditugulako.


Hurrengo batera arte!!!!