miércoles, 28 de febrero de 2018

Hasierako azalpenak

Didaktika ikasgaiaren bigarren astean, portafolioaren azalpena eman digute; ikasle bakoitzak blog bat ireki behar du eta bertan gelan emandako gai guztiak batu. Astean zehar sarrera bat igo behar dugu, eta sarrera bakoitzean bost etiketa jarri behar ditugu hitz klabeekin. Era berean, blogak orri bat izan behar du gutxienez, bakoitzaren aurkezpenarekin. 

Portafolioan, ebaluatzeko zenbait irizpide kontuan hartuko dira, lehen esan bezala, sarrera bat aste bakoitzeko gutxienez, sarreraren kalitatea, hau da, hausnarketa egokiak gelan emandakoa eta eGelan dagoen informazioa kontuan hartuz, bakoitzaren zalantzak eta galderak jaso eta norberaren ikaskuntza prozesuaren inguruko hausnarketa egitea, antolaketa eta argitasuna, 4-5 etiketa sarrera bakoitzeko eta informazioaren iturriak ondo adieraztea. Noski guzti hau ortografia eta gramatika akatsik gabe. 

Honetaz gain, ebaluazioa nola izango den ere azaldu digu, portafolioak, modulu lanak eta unitate didaktikoak nolako balioa izango duen bukaerako nota ateratzeko.

Aste honetan ere, banaka bi galdera erantzun genituen; 

  • “ Hemen eta orain ikaskuntza egoera errazteko _________ gehituko edo kenduko nuke.’’
  • “ Hemen eta orain ikaskuntzan_______ aportatu dezaket eta______ desberdinak kontrolatu’’

Gelan hainbat boluntario egon ziren haien erantzunak publikoki esateko, beste guztiak, erantzunak Alaitzi eman genizkion.

Geroago, Sofia, bi urteko haur baten audio bat entzun genuen zorionak zuri abestia abesten. Sofia, bere lagun baten alaba da eta bere urteak direla eta audio hau bidali dio Alaitzi eta guri gelan jartzea erabaki du, grazia egin dionez, gurekin partekatu nahi izan du.

Azkenik tertulia dialogikoaren azalpena eman ziguten; Gure ebaluazio-paradigmaren abiapuntua testua irakurri eta ideia garrantzitsuenak azpimarratu behar genituen, hurrengo egunetan eztabaidatzeko elkarrekin.

Gure hausnarketa:

Informazio berri askorekin topo egin dugu aste honetan, pixka bat gure burua moldatzen eta faltatzen diren hilabeteetan gertatuko dena onartzen hasi gara.

Etortzen denari aurre egiteko eta primeran gainditzeko prest gaude!!



miércoles, 21 de febrero de 2018

¿ Qué educación necesitan nuestros hijos para afrontar el futuro?

Didaktikako ikasgaia aurkezteko, irakasleak hezkuntzari buruzko bideo bat jarri zigun. Bideo honetan, Steave Wozniak, Appleko kofundatzailea eta Tony Wagneren arteko hezkuntzari buruzko elkarrizketa ematen da. Tony Wagner, Hardvardeko Unibertsitateko berrikuntza saioan lan egiten du. Bideo honi esker, hezkuntzari buruzko informazio ezberdina lortu genuen, hemen laburtuta puntu interesgarrienak aipatu ditut.




  • Elkarrenganako gaitasuna, kooperazioa.
  • Pentsamendu kritikoa garatu behar da. Galdera onak egin dezaten.
  • Gaitasun komunikatiboa garatu.
  • Sorkuntza gaitasuna. Arazoak modu ezberdinean ulertzeko gaitasuna.
  • Entzuteko gaitasuna garatu.
  • Enpatizatzeko gaitasuna. Besteen lekuan jartzeko gaitasuna.
  • Autodiziplina
  • Baloreak. Ondo eta txarto dagoena ezberdindu.
  • Pertseberantzia
  • Herritartasuna garatu.

Puntu hauetaz gain, irakaslearen paperaz hitz egin zuen, haren ustez gaur egun, irakaslearen funtzioa, hor egotea da, hau da, soilik bere presentzia da inportantea. 

Bigarren egunean, adina eta ikasketak kontuan hartuz, lekuz aldatu ginen, esperimentatzeko bakardadea edo lagunekiko aldea. Nire ustez metodo ona da, gure artean elkar ezagutzeko, izan ere, beti talde txikietan egoten gara eta ez gara elkar ezagutzen.

Era honetan, irakastea eta ikastea definitu genuen, bakoitzak bere definizioa azalduz. Hitz asko atera ziren, hona hemen esanguratsuenak:

IRAKASTEA
  • Erakustea
  • Prozesua deskubritu 
  • Komunikatzea, ideiak, ohiturak, gaitasunak.
  • Transmititzea
  • Azaltzea
  • Erantzun ezberdinak eman
  • Motibatzea, gogoa
  • Elikatzea
  • Esperientziak partekatzea
  • Esperientzia
  • Gogoa piztea
  • Baliabideak ematea
  • Bizitzako baloreak, jakintza
  • Subjektua aberastea
IKASTEA
  • Kontzeptuak bizi
  • Ezagutza jasotzea
  • Aberastea
  • Esperientzia
  • Memorizatzea
  • Gaitasunak barneratu
  • Bizitza osoko prozesua

Gure hausnarketa:

Dudarik gabe, bideo interesgarria izan da, hala nola, hezkuntzaren berrikuntzari garrantzia ematen zion.

Bi hitz azpimarratu nahi ditugu, batetik sormena eta bestetik jolasa. Bi hitz edo kontzeptu hauek ezinbestekoak ikusten ditugu haur hezuntzan gaur egun. Hau aldatzeak, guztion parte harztea eskatzen du.

Toni Wagner-en esaldi batekin bukatu nahi dugu;

 " Todos debemos entender la necesidad de una educación diferente y vamos a tener que unirnos y crearla juntos"