Arratsalde on!
Gaur, Emmi Pickler-ren pedagogia aztertuko dugu.
Emmi Pickler Austriako pediatra bat zen. Medikuntza ibilbidea egin eta gero, eta hainbat haur behatu ondoren, ondorio ezberdinak atera zituen, bereziki garapen motorrean. Pickler Loczy institutua sortu zuen, umezurtz etxea. Izan ere, garai hartan, umezurtz asko zeuden gerra zela eta.
Gaur egun, bere irizpide metodologikoak mundu osotik zehar zabaldu dira, erreferente bat bilakatuz.
Era berean, gaur egun Loczy uezutz etxea desagertu da, eta haur eskola bat sortu dute non hezitzaileak Emmi Picklerren pedagogia jarraitzen dute.
Gelan Loczy una escuela de civilización pelikula/dokumentala ikusi dugu. Honetan, hezitzaleak eta haurrak egun normal batean egiten dutena agertzen da. Hau da, grabaketa egingo ez balute bezala jokatzen dute, eta haurren portaera ezberdinak azaltzen dituzte. Gainera, hezitzaleak haien esperientzietaz hitz egiten dute, bai eta umezutz etxearekin konparatzen dute haur eskola berria.
Hasteko, dokumental edo pelikula honetan, hezitzaileen rolari buruz hitz egingo dugu; haiek zaintzaileak direla esaten dute, soilik haurra ikertu eta haurraren narratzaileak izaten direlako. Hori pelikulan zehar hainbat alditan ikusi daiteke, adibide bat jartzeagatik, haur bat berokiaren kremailera jartzen saiatzen denean, irakasleak ez dio berokia kentzen eta jartzen, guk gela ohiko batean edo etxe batean egingo genukeen moduan presagatik. Baizik eta irakasleak egiten ari dena kontatzen dio ipuin bat balitz bezala. Era lasaitu batean, presarik gabe. Hala ere, gure ustez, testuingurua pedagogia guztietan bezala garrantzitsua da. Izan ere, ikusten dugun bezala egoera horretan, irakasle bat dago haur horrekin lasaitasun osoz egoteko eta pazientziarekin gauzak egiteko. Gela ohiko batean, haurren ratioa oso handia da, eta hori ezin izango zen inoiz egin.
Umezurtz etxearekin konparatuz, zantzaileak guztiz ezberdina dela adierazten dute, hau da, heziketa ez da hasieran, umezurtzekin ematen zen heziketaren berdina. Izan ere, haur horiekin 24 orduz egoten ziren, eta momentu oro behatzen zituzten. Gaur egun, haur eskolan, haurrak soilik ordu batzuk joaten dira, eta beraz erritmoa ez da berdina, gauza asko ikasten dituzte etxean eta askotan gurasoek ez dute haurraren garapen natura jarraitzen uzten, beste hainbat gauza zaintzaileak galtzen dituzte etab. gainera harremana ez dela berdina esaten dute.
Hik Hasiko artikulu interesgarri bat aurkitu dugu non pedagogia honen gauza bitxi asko agertzen diren: Klik egin
Era berean, Loczy un lugar para crecer pelikula atxikitzen dugu.