Behatuko dugun gela Hezkuntza eta Kirol fakultatearen Haur Hezkuntzako graduko lehenengo maila izango da. 92 ikasle gara. Gehienak 1999 urtean jaiotakoak dira, baina adin desberdin ugari daude, asko lanbide heziketatik etorriak -gu bezala-, beste gradu batetik etorriak edota lan mundutik etorriak. Beraz, esan dezakegu esperientzia anitzeko gela bat garela.
Gu, behatzaile taldea gara, eta gelan gertatzen diren gertaera guztiotaz hitz egingo dugu blog honetan. Esan beharra dago, bakarrik behaketa talde bat egongo dela maila honetan. Taldean bost partaide garenez informazio nahikoa bilduko dugula uste dugu,bakoitzaren ikuspuntu ezberdinak kontuan hartuta gure helburua gelan ahalik eta gehien ikastea da eta irakasketa-ikasketa prozesua ondo ulertzea, honekin laguntzeaz aparte, da; horretarako, gelan ulertzen ez diren gauzak eta behatzen ditugun gauza guztiak kontuan hartuko ditugu hobetzeko.