Lehenengo sarreran aipatu genuen moduan, bi galdera planteatu zizkigun Alaitzek, lehenengoa, " hemen eta orain irakaskuntza egoera errazteko...........gehituko edo kenduko nuke".

Gure hausnarketa:
Orain ezberdin ditugun taldeak, bakoitzaren izaeran oinarritzen dira. Gelako pertsona bakoitza ezberdina da, beraz, bakoitzaren izaera kontuan hartuta, ezaugarri berezi bat eskaini edo aportatu al du gelara.
Bigarren galdera aldiz, honako hau izan zen:
"Hemen eta orain, ikaskuntza egoera laguntzeko, nik, ...........aportatu dezaket eta ................kontorlatu behar dut. "
Bigarren agldera hau pixka bat konplikatua izan zen, bi atal inportanteetan bereizten zuelako.
Gaurko sarreran, lehenengo atalean finkatuko gara, hala nola,
"Hemen eta orain, ikaskuntza egoera laguntzeko, nik,...............................aportatu dezaket".
Pasaden sarreran egin genuen moduan, hainbat taldeetan bereziko ditugu honen erantzunak.
1) Lehenengo taldeak esperientzia aipatu zuten. Kontuan hartu behar dugu, urte honetan goi ziklotik gende asko etorri dela, eta honek esperientzia eta ezagutza ekartzen du klasera. Egoera honetaz aberasteko aukera bikaina denez, Alaitzen hau aprobetxatu eta ikaskuntza modu ezberdin bat planteatu zuen hasieran.
2) Hauek aldiz, parte hartzean zentratzen ziren. Debateak, jarduera ezberdinak eta dinamikak planteatzeko orduan, haietan parte hartze bermatzen zuten.
3) Irudimena proposatzen zuten hirugarren taldekoek. Jarduera ezberdinak egiteko ideak edota arazoei irtenbide ezberdinak proposatu al zituzten.
4) Azken talde honek, motibazioan eta interesan finkatzen ziren. Duda barik, ezaugarri hau oso garrantzitsua da talde handiak daudenean eta bereziki, ikasgai berri bati hasiera ematen diogunean.
Motibazioa eta interesa izateak, modu positiboan egoera planteatzera laguntzen gaitu.
Gure hausnarketa:
Orain ezberdin ditugun taldeak, bakoitzaren izaeran oinarritzen dira. Gelako pertsona bakoitza ezberdina da, beraz, bakoitzaren izaera kontuan hartuta, ezaugarri berezi bat eskaini edo aportatu al du gelara.
Izaera ezberdin hauek, hau da, aniztasun hau klasean eragin positiboa dauka, beraz hau erabiltzea garrantzitsua izango litzateke.