miércoles, 14 de marzo de 2018

HEZIBERRI 2020

Heziberri 2020 Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak gure hezkuntza-sistema hobetzeko plana da.

Planak Europako esparruan hezkuntza eta prestakuntzari buruz 2020rako finkatu diren ildo estrategikoak eta euskal hezkuntzak dituen berariazko erronkak batu nahi ditu, sistemaren bikaintasunerantz pausu sendoak emateko eta bidezkoa, kohesionatua eta aktiboa den gizarte bat lortzeko.

Heziberri 2020 Plana bi zutabetan oinarritzen da:
Lehenengo zutabea gure hezkuntza sistemak orain arte egindako bide luze eta oparoa da. Bide horretan aurrera eraman diren hezkuntza-esperientzia ugari eta arrakastatsuak metatu dira hezkuntza komunitatean partekatzen dugun kultura pedagogikoa eraikitzeko.

Bigarren zutabea eragile desberdinen parte-hartzea da. Hezkuntza guztion ardura izan behar da eta guztion konpromisoa ere behar du bere hobekuntza, bideragarritasuna eta iraupena bermatzeko.

Honako hiru egitasmok osatzen dute Heziberri 2020 plana:
  • Lehen egitasmoa: hezkuntza eredu pedagogikoaren markoa
  • Bigarren egitasmoa: Euskal Autonomia Erkidegoko curriculum dekretuak
  • Hirugarren egitasmoa: Euskal Hezkuntza Legerantz hurbiltzeko urratsak ematea
Hemen atxikitzen dizuegu Heziberri 2020ren lehenengo egitasmoa: hezkuntza eredu pedagogikoaren markoa.


Gure hausnarketa:

Bigarren aurkezpena izan da hau, informazio erabilgarri ugari azaltzea egokitu zaigu.

Hemen barnean, hainbat elementu garrantzitsu aipatu ditugu, hauek kontuan hartu beharrekoak.

Espero dugu informazioa erabilgarria izatea!!

jueves, 1 de marzo de 2018

Tertulia dialogikoaren bigarren zatia

Garapen-testuinguru ekologikoan oinarritutako ebaluazioa (testuaren 2 zatia)

Testuaren lehengo zatia hasierako sarreran azalduta dago.

Tertulia dialogikoaren bigarren zatian, Garapen-testuinguru ekologikoan oiarritutako ebaluazioa testuan, hainbat ideia garrantzitsu atera genituen. Hala ere, lehenengo tertulian gertatu zen bezala, oso gutxik parte hartu zuten.
  • Haurraren garapenerako oso garrantzitsua da segurtasuna eskaintzea, bai etxean (familia) eta bai eskolan (hezitzaileak), lotura-harremana sortuz.
  • Etengabeko berrikuntza prozesua eman behar da eskolan, honen kalitatea hobetuz.
  • Heldua sentikorra denean lortzen du umeak segurtasuna. 
  • Baliabideak sentikortasuna ebaluatzeko:
    • Egunerokoa
    • Bideo-grabazioa
    • Argazkia.
  • Arreta handia jarri behar dugu gure iritziz deigarria den jokabiderik ez duten umeengan (negarra, erasoa…).
  • Umea seguru sentitzen dela jakingo dugu besteekin harremanetan dagoenean eta kalitatezko esplorazioa egiten duenean.
  • Umearen behaketa egiteko kontuan izan behar dugu bai umea eta bai testuingurua.
  • Entzuketa aktiboa (sentikortasuna).
  • Haur bakoitzak batez ere hitzik gabeko bideetatik igortzen dituen seinaleez jabetu behar dugu.
  • Esplorazioaren kalitatearekin batera, umearen ongizatearen adierazlea da lotura-jokabideen maila.
  • Umea ondo zaindua izan ez denean oldarkortasuna metatu egiten du eta hori gorde edo kanporatu egiten dute.
  • Umea baztertzen denean ADI!
  • Haurrak bera den hori erakusten dio helduari, dituen ahalmenak, egiten duena, lorpenak aitortuko dizkion heldu baten beharra dauka.
  • Erritmo biologikoak errespetatu behar dira. Oztoporik ohikoena helduaren SARKORTASUNA da.
  • Sarkortasuna: aurrean dugun pertsona guk nahi dugun modukoa izatea nahi izatea.
  • Erritmo biologiko garrantzitsuak: loaldiak eta esnaldiak.
  • Ezinbestekoa da gure mugak ezagutzea.
  • Gure planteamendua umearen denboretara mugitzea da.
  • Erabiliko den material bakoitzaren azterketa egin behar da.
  • Guneak ume guztien beharretara eta gaitasunetara egokituta egon behar dira.
  • Eskolan gertatzen dena eta izaten diren garapen-prozesuak jaso behar dira.
  • Taldeko praktika gogoetatsua: etengabeko prestakuntza etea garapen profesionala eta pertsonala.

Gure hausnarketa:

Guri pertsonalki testu hau oso interesgarria iruditu zaigu.

Pena bat izan da jende gutxik egin izana, hala ere, tertulia dialogikoa interesgarria izan da. 

Espero dugu hurrengo tertulia dialogikoan pertsona gehiago parte hartzea. Animo klase!!

Modulu lanaren aurkezpena eta testuaren lehenengo zatia

Hirugarren astean, musika eta arteko irakasleak etorri dira, didaktikakoarekin bat moduloko lanaren aurkezpena egitera. Bertan, modulo lana nola egin behar dugun azaldu digute, power point baten bidez. 

Moduloko lana egiteko lehenengo gauza lauko taldeak egin behar ditugula esatea izan da, ondoren, gai bat aukeratu behar dugu, beraiek egindako mindomoko mapa kontzeptual batetik. Mindomora sartzeko beraiek jarri digute link-a eta kontraseina bat. 

Bertan dauden gai danetatik taldeko taldekide bakoitzak gai bat aukeratu behar du eta beraiek emandako orri batean jarri, gure datuekin bat. Denak gai bat aukeratuta dugunean, taldeko bilera bat egin eta taldekide guztien artean gai bat aukeratu behar dugu eta beste bakarkako gaiak bezala beraiek emandako orrian jarri. 

Hori, egin beharreko lehenengo fasea da, modulo lanak 3 fase baititu. Lehengo fase hori egitearen arrazoia da, gero beste faseak egiteko gai bat aukeratuta izan behar dugula, lana horri buruz baitoa, gai bat aukeratu eta lauhilabete honetan ematen ari garen irakasgai denekin amankomunean jartzea gai hori. Esan bezala, lehenengo fasean gai bat aukeratu behar dugu talde osoaren artean, bigarren fasean, talde osoak aukeratutako gai bakar hori ematen ari garen irakasgai bakoitzarekin lotzea da, data ezberdinak dituztelarik, ezberdin entregatzen joango gara. Azkenengo entrega, Maiatzean egin beharrekoa da, lan osoa bat eginda irakasleei entregatzea da.

Gure ebaluazio- paradigmaren abiapuntua

Orokorrean ikusi dugu,  oso jende gutxik hartu duela parte tertulia dialogikoan. Gure ustez, askok lotsagatik ez dute hitz egiten. Kasu horretan, irakasleak parte hartzera gonbidatu behar die pertsonalki, hau da, banan-banan galdetu beharko luke, era horretan, denek hartuko bailukete parte. Lotsaz gain, guk uste dugu gaizki egitearen beldurra ere badutela, horregatik nahiago dutela isilik geratu eta irakasleak esaten duena apuntatu. Horretaz gain, badaude beste asko ez dutela testua irakurri eta horregatik galduta ibili direnak. 

Gure ebaluazio-paradigmaren abiapuntua (testuaren 1 zatia)

  • Zein helburu du ebaluazioak HHn? Zertarako didaktika HHn? LHko HHn ikastea. Didaktikaren helburu nagusia HHn haurraren ongizatea da, ondoren beraien gaitasunak garatuz.
  • Helduarekin lotura afektiboa: Haurrak helduarekin harreman gehiago edo gutxiago izan dezake baina haurra beti izan behar da protagonista nagusia.
  • Umea pertsona aktiboa da, parte hartzailea.
  • Beldurraren kudeaketa egokia oso garrantzitsua da haurren ongizaterako.
  • Jolasa: Hauek harremanak garatzeko bide oso egokia eta garrantzitsua da. Gainera beraien bidez barne mundua plazaratzeko aukera oso egokia da.
  • Sexualitatea: Gorputzaz eta harremanetaz gozatzeko gaitasuna.
  • Erritmo biologikoa: Haurren erritmo biologikoa errespetatzen ezinbestekoa da, izan ere, kontuan izan behar dugu haur bakoitzak garapen eta erritmo desberdinak dituela.
  • Baretasun emozionala (adimen emozionala): Emozioen garrantzia eta kudeaketa.
  • Haurrak imitazioaren bidez ikasten dute: Honela, oso garrantzitsua da helduekin duen harremana. MAITASUNA, PLAZERA, GOZAMENA.
  • Heldu sentikorra: Nola landu dezakegu sentikortasuna? horretarako ezinbestekoa da irakasleen sentsibilitatea.

Era berean, astean zehar eta Gure ebaluazio-paradigmaren abiapuntuaren tertulia dialogikoa egin eta gero, behaketa taula bat egin behar izan genuen. Ikasle askok, bereziki lanbide heziketatik ez datozenak, galduta zeuden, ez baitzekiten ebaluazio zerrenda bat egiten. Hori dela eta, guk, behatzaile bezala eta haien lanak ikusi eta gero, hurrengo egunean behaketa taula zer den azaltzea erabaki genuen power point baten bidez:



Bukatzeko, behatzaile taldeak eta unitate didaktikoen taldeak egin genituen, ez zitzaigun oso zaila egin taldekatze hori.

Gure hausnarketa:

Gure lehenengo aurkezpena izan da, hau serio jartzen hari da.

Hasieran urduri geunden, baina denbora pasa ahala eta gure klaasekideen laguntzarekin, aurrera eraman genuen aurkezpena.

Espero dugu azalpen hau probetxugarri izatea urtean zehar.