Didaktika ikasgaiaren bigarren astean, portafolioaren azalpena eman digute; ikasle bakoitzak blog bat ireki behar du eta bertan gelan emandako gai guztiak batu. Astean zehar sarrera bat igo behar dugu, eta sarrera bakoitzean bost etiketa jarri behar ditugu hitz klabeekin. Era berean, blogak orri bat izan behar du gutxienez, bakoitzaren aurkezpenarekin.
Portafolioan, ebaluatzeko zenbait irizpide kontuan hartuko dira, lehen esan bezala, sarrera bat aste bakoitzeko gutxienez, sarreraren kalitatea, hau da, hausnarketa egokiak gelan emandakoa eta eGelan dagoen informazioa kontuan hartuz, bakoitzaren zalantzak eta galderak jaso eta norberaren ikaskuntza prozesuaren inguruko hausnarketa egitea, antolaketa eta argitasuna, 4-5 etiketa sarrera bakoitzeko eta informazioaren iturriak ondo adieraztea. Noski guzti hau ortografia eta gramatika akatsik gabe.
Honetaz gain, ebaluazioa nola izango den ere azaldu digu, portafolioak, modulu lanak eta unitate didaktikoak nolako balioa izango duen bukaerako nota ateratzeko.
Aste honetan ere, banaka bi galdera erantzun genituen;
- “ Hemen eta orain ikaskuntza egoera errazteko _________ gehituko edo kenduko nuke.’’
- “ Hemen eta orain ikaskuntzan_______ aportatu dezaket eta______ desberdinak kontrolatu’’
Gelan hainbat boluntario egon ziren haien erantzunak publikoki esateko, beste guztiak, erantzunak Alaitzi eman genizkion.
Geroago, Sofia, bi urteko haur baten audio bat entzun genuen zorionak zuri abestia abesten. Sofia, bere lagun baten alaba da eta bere urteak direla eta audio hau bidali dio Alaitzi eta guri gelan jartzea erabaki du, grazia egin dionez, gurekin partekatu nahi izan du.
Azkenik tertulia dialogikoaren azalpena eman ziguten; Gure ebaluazio-paradigmaren abiapuntua testua irakurri eta ideia garrantzitsuenak azpimarratu behar genituen, hurrengo egunetan eztabaidatzeko elkarrekin.
Gure hausnarketa:
Informazio berri askorekin topo egin dugu aste honetan, pixka bat gure burua moldatzen eta faltatzen diren hilabeteetan gertatuko dena onartzen hasi gara.
Etortzen denari aurre egiteko eta primeran gainditzeko prest gaude!!
Gure hausnarketa:
Informazio berri askorekin topo egin dugu aste honetan, pixka bat gure burua moldatzen eta faltatzen diren hilabeteetan gertatuko dena onartzen hasi gara.
Etortzen denari aurre egiteko eta primeran gainditzeko prest gaude!!
