Didaktikako ikasgaia aurkezteko, irakasleak hezkuntzari buruzko bideo bat jarri zigun. Bideo honetan, Steave Wozniak, Appleko kofundatzailea eta Tony Wagneren arteko hezkuntzari buruzko elkarrizketa ematen da. Tony Wagner, Hardvardeko Unibertsitateko berrikuntza saioan lan egiten du. Bideo honi esker, hezkuntzari buruzko informazio ezberdina lortu genuen, hemen laburtuta puntu interesgarrienak aipatu ditut.
- Elkarrenganako gaitasuna, kooperazioa.
- Pentsamendu kritikoa garatu behar da. Galdera onak egin dezaten.
- Gaitasun komunikatiboa garatu.
- Sorkuntza gaitasuna. Arazoak modu ezberdinean ulertzeko gaitasuna.
- Entzuteko gaitasuna garatu.
- Enpatizatzeko gaitasuna. Besteen lekuan jartzeko gaitasuna.
- Autodiziplina
- Baloreak. Ondo eta txarto dagoena ezberdindu.
- Pertseberantzia
- Herritartasuna garatu.
Puntu hauetaz gain, irakaslearen paperaz hitz egin zuen, haren ustez gaur egun, irakaslearen funtzioa, hor egotea da, hau da, soilik bere presentzia da inportantea.
Bigarren egunean, adina eta ikasketak kontuan hartuz, lekuz aldatu ginen, esperimentatzeko bakardadea edo lagunekiko aldea. Nire ustez metodo ona da, gure artean elkar ezagutzeko, izan ere, beti talde txikietan egoten gara eta ez gara elkar ezagutzen.
Era honetan, irakastea eta ikastea definitu genuen, bakoitzak bere definizioa azalduz. Hitz asko atera ziren, hona hemen esanguratsuenak:
IRAKASTEA
- Erakustea
- Prozesua deskubritu
- Komunikatzea, ideiak, ohiturak, gaitasunak.
- Transmititzea
- Azaltzea
- Erantzun ezberdinak eman
- Motibatzea, gogoa
- Elikatzea
- Esperientziak partekatzea
- Esperientzia
- Gogoa piztea
- Baliabideak ematea
- Bizitzako baloreak, jakintza
- Subjektua aberastea
IKASTEA
- Kontzeptuak bizi
- Ezagutza jasotzea
- Aberastea
- Esperientzia
- Memorizatzea
- Gaitasunak barneratu
- Bizitza osoko prozesua
Dudarik gabe, bideo interesgarria izan da, hala nola, hezkuntzaren berrikuntzari garrantzia ematen zion.
Bi hitz azpimarratu nahi ditugu, batetik sormena eta bestetik jolasa. Bi hitz edo kontzeptu hauek ezinbestekoak ikusten ditugu haur hezuntzan gaur egun. Hau aldatzeak, guztion parte harztea eskatzen du.
Toni Wagner-en esaldi batekin bukatu nahi dugu;
" Todos debemos entender la necesidad de una educación diferente y vamos a tener que unirnos y crearla juntos"