Garapen-testuinguru ekologikoan oinarritutako ebaluazioa (testuaren 2 zatia)
Testuaren lehengo zatia hasierako sarreran azalduta dago.
Testuaren lehengo zatia hasierako sarreran azalduta dago.
Tertulia dialogikoaren bigarren zatian, Garapen-testuinguru ekologikoan oiarritutako ebaluazioa testuan, hainbat ideia garrantzitsu atera genituen. Hala ere, lehenengo tertulian gertatu zen bezala, oso gutxik parte hartu zuten.
- Haurraren garapenerako oso garrantzitsua da segurtasuna eskaintzea, bai etxean (familia) eta bai eskolan (hezitzaileak), lotura-harremana sortuz.
- Etengabeko berrikuntza prozesua eman behar da eskolan, honen kalitatea hobetuz.
- Heldua sentikorra denean lortzen du umeak segurtasuna.
- Baliabideak sentikortasuna ebaluatzeko:
- Egunerokoa
- Bideo-grabazioa
- Argazkia.
- Arreta handia jarri behar dugu gure iritziz deigarria den jokabiderik ez duten umeengan (negarra, erasoa…).
- Umea seguru sentitzen dela jakingo dugu besteekin harremanetan dagoenean eta kalitatezko esplorazioa egiten duenean.
- Umearen behaketa egiteko kontuan izan behar dugu bai umea eta bai testuingurua.
- Entzuketa aktiboa (sentikortasuna).
- Haur bakoitzak batez ere hitzik gabeko bideetatik igortzen dituen seinaleez jabetu behar dugu.
- Esplorazioaren kalitatearekin batera, umearen ongizatearen adierazlea da lotura-jokabideen maila.
- Umea ondo zaindua izan ez denean oldarkortasuna metatu egiten du eta hori gorde edo kanporatu egiten dute.
- Umea baztertzen denean ADI!
- Haurrak bera den hori erakusten dio helduari, dituen ahalmenak, egiten duena, lorpenak aitortuko dizkion heldu baten beharra dauka.
- Erritmo biologikoak errespetatu behar dira. Oztoporik ohikoena helduaren SARKORTASUNA da.
- Sarkortasuna: aurrean dugun pertsona guk nahi dugun modukoa izatea nahi izatea.
- Erritmo biologiko garrantzitsuak: loaldiak eta esnaldiak.
- Ezinbestekoa da gure mugak ezagutzea.
- Gure planteamendua umearen denboretara mugitzea da.
- Erabiliko den material bakoitzaren azterketa egin behar da.
- Guneak ume guztien beharretara eta gaitasunetara egokituta egon behar dira.
- Eskolan gertatzen dena eta izaten diren garapen-prozesuak jaso behar dira.
- Taldeko praktika gogoetatsua: etengabeko prestakuntza etea garapen profesionala eta pertsonala.
Gure hausnarketa:
Guri pertsonalki testu hau oso interesgarria iruditu zaigu.
Pena bat izan da jende gutxik egin izana, hala ere, tertulia dialogikoa interesgarria izan da.
Espero dugu hurrengo tertulia dialogikoan pertsona gehiago parte hartzea. Animo klase!!